Zerbitzuak
Lea Artibai eta Debabarrena
Gas-instalazio eta gas aparatoen mantentze lanak eta ikuskapenak
Ezagutu gasean espezializatutako gure zerbitzuak, kalitatean eta lasaitasunean zentratuak

Mantentze lanak
Ikuskapen ziurtatuak eta aldizkako kontrolak egiten ditugu, lasai egon zaitezen.

Premiazko konpoketa
Azkar erantzuten dugu zerbitzua eraginkortasun eta segurtasun handienarekin berrezartzeko.

Eguneraketak
Sarritan, instalazio zahar bat izaten dugu, eta, elementuren bat aldatuta, energia aurrezteko eta isuriak saihesteko gaitasunak eguneratu ditzakegu.
Gas soluzio teknikoak zure eguneroko lasaitasunerako.
Ezagutu gas-sistemetan gehien egiten diren eragiketak, eta nola eskaintzen dituen Gastekek erantzun profesionalak eta seguruak.
Urteroko galdaren mantentze lana
Ikuskapenak eta doikuntzak egiten ditugu, zure sistemak arriskurik eta etenik gabe eta modu eraginkorragoan funtziona dezan.
2 urtean behingo nahitaezko galdaren ikuskapena
Gas-sistemak indarrean dauden araudiak betez ziurtatzen ditugu, eraginkortasuna eta konfiantza ziurtatuz.

Autokarabanen 5 urtean behingo instalazioen ikuskapena
Autokarabanen eta camper-en berrikuspenak nahitaezkoak dira 5 urtean behin. Komeni da ikuskapena pasatuta izatea, bestela arazoak izan ditzakezulako, bai IAT/ITV-an, bai aseguru-konpainiarekin, gerta baitaiteke ezbehar baten ardura ez hartzea, dokumentazio guztia behar bezala ez edukitzeagatik.
Propanoa edo butanoa duten instalazioen mantentze lanak
Propanoa edo butanoa duten instalazioen mantentze lanak, gas mota aldaketak eta egokitzapenak.

Gas aparatoen baja ematea
Gas aparato bat kentzean, instalazioa utzi behar da baldintza zehatz batzuekin, baita, aparatoaren baja eman beharra dago gas banatzailea eta Industriaren aurrean. Guk egingo ditugu prozesu guztiak, esaterako, nahi baduzu aldatu zure gas sukaldea elektriko baten ordez
Termostato domotikoen instalazioa
Termostato domotiko bat instalatzeak energia eta dirua aurrezten laguntzen du, eta zure berogailuaren kontrola, erosotasuna eta efizientzia handitzen ditu.

Gas-zerbitzu teknikoetako espezialistak
Jakin ezazu gure profesionalek nola bermatzen duten zure gas-sistemaren segurtasuna eta eraginkortasuna.
- Instalazio segurua eta ziurtatua
- Konponketa azkarra eta eraginkorra
- Mantentze prebentibo fidagarria
- Diagnostikoa teknologia aurreratuarekin
- Arreta pertsonalizatua eta aholkularitza
